Berrikuntza nabarmenetako bat goiko soilairuaren erabilera izango da. Segurtasun arrazoiengatik, Modelo aretoa erabilgarri egon zen azken urteetan goiko solairua itxita egon zen; orain, ordea, ikus-entzunezko saioetarako zabalik egongo da.
Antzerki edo bestelako ekitaldietarako, ordea, beheko solairua soilik erabili ahalko da, ikusgarritasun kontuak tarteko. "Eraikinaren egituragatik, goiko solairutik ezin da oholtza osorik ikusi", azaldu du proiektuaz arduratu den arkitektoetako batek.
Udaleko Kultura Saileko teknikariak azaldu du herrian "gogo izugarria" dagoela Modelo zabaltzeko, eta horren erakusgarri da datozen asteetarako programatutako haurrentzako emanaldietarako sarrerak horren azkar agortu izana.
Hona hemen ikusgai Modelo eraberrituaren irudi batzuk: