Gazte Erakundearen 40. urteurrena ospatzen ari dira gaur Zarautzen

Zarauzko hitza 2019ko ots. 9a, 14:19

Gauean Z-Boage taldeak kontzertua eskainiko du Arrano tabernan, eta ondoren, "azken 40 urteetako rock erradikal nostalgikoa" entzuteko eta dantzatzeko aukera izango da.

Gazte erakundeak 40 urte bete ditu, eta Euskal Herriko hainbat herritan urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gazteok 40 urte antolakuntzan eta borrokan lelopean. Zarautzen esaterako gaur ari dira Bulkada Eguna ospatzen; 13:30ean bildu dira Musika Plazan, eta Ekaitz Sirvent presoari elkartasuna adierazteko argazki jendetsua atera dute, eta jarraian poteoa egin dute.

Gauean Z-Boage taldeak kontzertua eskainiko du Arrano tabernan, eta ondoren, "azken 40 urteetako rock erradikal nostalgikoa" entzuteko eta dantzatzeko aukera izango da. Tartean sorpresaren bat edo beste ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.