Hondartza Futbola 2018-2019

Irudietan: Haurren Hondartzako Futbol Txapelketa abian da

Zarauzko hitza 2019ko ots. 10a, 09:40

Atzo eguerdian Zarauzko hondartza haurrez bete zen, eskola kirola ekimenaren barruan Zarautz Kirol Elkarteak antolatzen duen Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzeko. Denera 102 taldek parte hartu zuten jardunaldian, eta giro ederra izan zen hitzorduan; haur, guraso eta lagun mordoa bildu zen hondartzan haurren futbol partidak bertatik bertara ikusteko asmoz.