Hondakinen kaleko bi ikuskatzaile kontratatzeko deialdia egin du UKUEk

Zarauzko hitza 2019ko ots. 10a, 10:05
Urola Kostako hondakinak biltzeko sistema berriko edukiontziak. (Aritz Mutiozabal)

Urola Kostako Udal Elkarteak asteburuetan eta jaiegunetan hondakinak biltzeko kaleko zerbitzuan ikuskapen lanak egiteko bi ikuskatzaile aldi baterako eta lanaldi partzialarekin kontratatzeko deialdia egin du.

Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) asteburuetan eta jaiegunetan hondakinak biltzeko kaleko zerbitzuan ikuskapen lanak egiteko bi ikuskatzaile kontratatzeko hautaketa prozesuaren lan eskaintzairen deialdia egin du. Langileak aldi baterako eta lanaldi partzialarekin kontratatuko ditu.

UKUEk kontratatuko dituen bi langileak maiatzean hasiko dira lanean, eta kontratuaren iraupena 2020 urte amaiera bitartekoa izango da.

Lanpostuen eginkizun nagusia da asteburu eta jaiegunetan hondakinak biltzeko zerbitzua kontrolatzea eta ikuskatzea, eta sortzen diren gorabeherak eta arazoak konpontzea.

Honako tituluaren jabe izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea dira lan eskaintzaren baldintzak:

  • Batxilergoa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikaria (edo baliokidea).
  • Bigarren hizkuntza eskakizunaren titulu edo ziurtagiriaren jabe izatea (edo B2 mailaren baliokidea).
  • B gida-baimena edukitzea.

Eskaera otsailaren 20a (14:00etarako) baino lehen egin behar da. Urola Kostako Udal Elkartearen sarrera erregistroan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Lan eskaintzaren oinarriak eta eskaera egiteko eredua eskura daude Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean (http://www.urolakosta.eus/eu/lan-eskaintzak).