Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko hainbat jarduera eta ekimen egingo dituzte. Ostiralean jaso zuten lehen ezustekoa, Zarauzko Udalak zaharkituak eta egoera kaskarrean zeuden Asti Txiki zelaiko aulkiak berritu baititu. Horrez gain, elkartetik jakinarazi dute, laster estreinatuko dutela harmaila berria ere.