Maitasun abestiak eskainiko ditu Zarautz Abesbatzak ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 11a, 11:17
Merkatu plazan izango da emanaldia.

Merkatu plazan izango da maitasun abestiz osatutako kontzertu berezia, lehen solairuan.

San Balendin eguna izango da datorren ostegunean, otsailak 14, eta Zarautz Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du ostiralean, otsailak 15. Maitasun abestiz osatutako emanaldia prestatu dute: "maitasun kantak, maitemin kantak; kanta ezagunak, gozoak, gertukoak izango ditugu".

Merkatu plazako lehen solairuan izango da kontzertua, 20:30ean.