'Haurtzaroaren garrantzia bizitzan' hitzaldia izango da ostegunean Ikastolan

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 11a, 12:00
Ikastolako plazan izango da hitzaldia. (Amaia Urbieta Arruti)

Ikastolako Zaindu maite duzun hori zikloaren barruan antolatu dute saioa, eta Miren Camison izango da hizlaria. Lotura, elikadura eta loa izango ditu hizpide.

Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak hiru hitzaldi antolatu ditu Zaindu maite duzun hori zikloaren barruan. Abenduaren 19an Euskara familia giroan goxatuta etxekoagoa, gureagoa delako hitzaldia eskaini zuen Paula Casaresek, eta urtarrilaren 31n, Gure askatasun preziatua hitzaldia izan zen Ane Ablanedoren eskutik.

Aste honetarako prestatu dute hirugarren saioa, hain zuzen ere, ostegunerako, otsailak 14. Haurtzaroaren garrantzia bizitzan hitzaldia emango du Miren Camisonek, 18:00etan Ikastolako plazan. Besteak beste, lotura, elikadura eta loa izango ditu hizpide: "nola zaindu lasaitasunez eta maitasunez hainbeste maite dugun semea edota alaba?".