Zelaiondoko Bol&Tok taldekoak lehen postuetan sailkatu dira Idiazabalen

Idiazabalgo bolo txapelketan izan ziren atzo Bol&Tok taldekoak. (Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Kluba)

Zelaiondoko klubeko hamalau bolarik hartu dute parte Idiazabalgo txapelketan, eta horietako lau sailkatu ziren lehenengo postuetan, 48 birlako markarekin.

Atzo, igandea, bolo txapelketa izan zen Idiazabalgo bolatokian. Bertan izan ziren Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubekoak, eta hamalau kidek hartu zuten parte norgehiagokan. Horietako lauek lehen postuetan sailkatzea lortu zuten 48 birla botata, eta berdinketa hausterakoan, Sergio Aristik irabazi zuen. Orain arte taldeak txapelketa ofizial batean lortutako emaitzarik onena izan zen atzokoa.