Bihar amaituko dira 'bullying'-ari buruzko jardunaldiak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 12a, 12:15
Berritzeguneak eta udalak antolatu dituzte 'bullying'-aren inguruko jardunaldiak.

Hainbat guraso elkartzea eta beraien zalantzei eta kezkei buruz elkarren artean hitz egitea da azken saioaren helburua. Aitor Albizu eta Arantza Baigorri adituak izango dira bertan.

Berritzeguneak eta Zarauzko Udalak bullying-a lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean, eta bihar, asteazkena, egingo dute azken saioa. Sanz Enean izango da, 18:00etatik 19.30era.

Hainbat guraso elkartzea da helburua, taldeka jarri eta beraien zalantzei eta kezkei buruz elkarren artean hitz egiteko eta hausnartzeko. Aitor Albizu eta Arantza Baigorri adituak izango dira bertan, ideiak elkartu, laburtu eta mahaigaineratzeko. Nahi duten herritarrek parte hartzeko aukera izango dute, saioa irekia baita. Modu horretan emango diote amaiera bullying-a lantzeko zikloari.