Azken teknologia, betiko egoitzan

Zarauzko hitza 2019ko ots. 14a, 09:00
Ainhoa Ruiz, Apilus Xcell aparatuarekin.

26 urte daramatza Ainhoa Ruizek Gema Estetika Zentroan lanean, eta duela hilabete batzuk berak hartu zuen Gemak utzitako lekukoa. Trantsizioa erosoa izan da Ruizentzat eta gustura dago betiko lekuan lanean, betiko bezeroekin.

Duela gutxi, depilazio elektrikoa egiteko makina berri bat ekarri du dendara: Apilus Xcell-a, hain zuzen. Puntako teknologia erabiltzen duen aparatua da Apilus Xcella, eta  %100 iraunkorra. Zarautzen makina hau daukan zentro bakarra da Gema Estetika Zentroa eta Gipuzkoan, beste lau bakarrik daude.

Depilazio elektrikoko edozein aparatu baino indartsuagoa eta erosoagoa da Apilus Xcell-a, izan ere, bere frekuentzia patentatuari esker, orain arte aplikatutako metodoek baino askoz min gutxiago ematen du. Horrez gain, edozein ile eta azal motarentzat da egokia. «Orain arte probatu duten bezeroek esan didate zerikusirik ez daukala bestelako metodoekin; askoz azkarragoa denez, mina gutxiago nabaritzen da. Oso gustura nago orain arteko emaitzekin», azaldu du Ruizek.


Gorputz osora moldagarria

Batez ere, aurpegiko ileentzat erabili ohi dute aparatu berria. Bekainetan, esaterako, ezin da laser bidezko depilaziorik egin, eta aparatu honek hori ahalbidetzen du. «Nik garbi daukat gorputzeko atal jakin batzuetarako metodorik eraginkorrena dela elektrikoa: kokotserako, bekainetarako, belarri aldeko ileetarako...» Aurpegiaz gain, ohikoa da bularren inguruko ileekin edo zilborraren azpialdekoekin erabiltzea.
Gizon zein emakumeentzako da egokia Apilus Xcell-a. Are gehiago, gizonen zein emakumeen ileetara egokitzeko programa desberdinak eskaintzen ditu, baita gorputz atal desberdinetara egokitzeko ere. «Depilatzen hasi aurretik makinan aukeratzen dut zein gorputz ataletako ileak ezabatu behar ditudan, eta makinak egokitzen du intentsitatea».


Betiko bezeroak ardatz

Ruizek eskerrak eman nahi izan dizkie urteak joan eta urteak etorri Gema Estetika Zentroko bezero izaten jarraitu duten guztiei. «Halako bezeroekin plazer handia da lanean jarraitzea»