Aurrekontuen inguruko ezohiko udalbatzarra egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 13a, 14:00
Urtarrilaren 31n izan zen azkenengo udalbatzarra.

"2019rako Aurrekontu Orokorra onartzeko presa" dela eta, Zarauzko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du ostiralean, otsailak 15.

Udalak 2019. urterako Aurrekontu Orokorrari hasierako onespena ematea aurreikusi du, eta baita 2019. urterako plantilla organikoari eta lanpostuen zerrendari ere. 19:00etan bilduko dira Zarauzko udaletxean, otsailaren 20rako egin dute bigarren deialdia.