Neguetxearen aldeko elkarretaratze zaratatsua egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 13a, 12:30
Larunbat honetan elkarretaratze zaratatsua izango da udaletxe aurrean.

Ireki Neguetxea orain! dinamikari hasiera eman diote Zarautzen, "gaia kalera atera" eta "instituzio publikoei presio egiteko bide bat ireki asmoz". Larunbatean elkarretaratze zaratatsua egingo dute udaletxe aurrean, 13:00etan, eta igandean bilera irekia izango da berriz.

Etxerik gabeko pertsonei gauez aterpea ematen zien etxearen, Neguetxearen, irekieraren aldeko dinamika abiatu dute Zarautzen: Ireki Neguetxea orain!. "Gaia kalera atera" eta "instituzio publikoei presio egiteko bide bat ireki asmoz", elkarretaratzea izan zen lehengo larunbatean, udaletxe aurrean. Bestalde, Neguetxearen itxierak eta "egoerak larrituta", igandero bilera irekiak egiteari ekin diote.

Aste honetarako ere zenbait deialdi egin dituzte. Larunbaterako, otsailak 16, elkarretaratze zaratatsua deitu dute udaletxe aurrean, 13:00etan. Igandean, otsailak 17, bilera irekia egingo dute berriz, 17:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Erlazionatuak