Komun publikoak jartzen ari dira Zelai Ondon eta malekoian

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 15a, 10:37

Zarauzko Udalak komun publikoak jarriko ditu herriko hainbat tokitan. Esaterako, Zelai Ondo auzoan haur parkearen ondoan gaur ari dira egitura kokatzen. Komuna bera bakarrik garbitzen dena izango da, eta kanpoaldean gizonezkoentzako hiru komun egongo dira.

Xabier Txurruka alkateak bere twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, malekoiko Beraza gunean ere komun publikoa kokatuko dute. Gune horretan ateratako argazkiak @XabiTxurruka-renak dira.