Iban Illarramendik irabazi du Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 14a, 11:48

Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak Martxoaren 8ari buruzko kartel lehiaketa antolatu du 11. aldiz, eta dagoeneko jakinarazi dituzte irabazleak.

Iban Illarramendi Etxabek irabazi du epaimahaiaren saria, Loreak kartelarekin. 400 euro eskuratu ditu Illarramendik.

Aipamen bereziak ere eman dizkiete bi karteli:

Maider Bilbatua Atorrasagastiren Marea Morea

Irene Gutierrez Iruretaren Olatu Morea

 

Herritarren saria, berriz, Esther Avila Secoren Prest gaude lanak irabazi du, Facebooken Atsegin dut gehien lortu dituelako. Avilak 200 euro eskuratuko ditu. Hemen bere kartela: