Enrike Kortajarena saritu dute AFEDEGI-ren galan

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 15a, 15:08

Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak Enrike Kortajarena zarauztarra saritu zuen atzo arratsaldean ospatutako galan, halterofilian egindako lanagatik.

Donostiako Aquariumean, atzo ospatu zuten Gipuzkoako Kirol Federazioen sarien gala. Kirol Federazio bakoitzeko saridun bat hautatu ohi dute urtero, eta aurtengoan, Halterofilia sailean Kortajarenari egin diote aitortza.

Kortajarenak 1968ean sortu zuen Zarauzko halterofilia elkartea beste zarauztar batzuekin batera, eta harrezkero ez da halterofilia mundutik aldendu. Egun entrenatzaile lanetan aritzen da, baita beste zenbait kirolariri prestaketa lanetan laguntzen ere. Duela gutxi, ordea, datozen hilabeteetan bere ibilbidea amaitutzat emango duela iragarri du. Hain zuzen, Zarauzko Kirol Galan ere Kirola Bizi saria emango diote Kortajarenari.

Argazkia: @Halter_Gipuzkoa

Erlazionatuak