Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batelen Ligako jardunaldia jokatu dute gaur Orion

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 17a, 16:51

Eguzkiak gogor jotzen zuela uretaratu dira Oria ibaira kategoria desberinetako arraunlariak. Zarauzko Arraun Elkarteak antolatu du gaurko jardunaldia, eta eskualdeko batelen artetik Oriokoak nagusitu dira.

Seigarren jardunaldi honetan, senior mutilen mailan nabarmendu da Zarauzko batela. 08:37,12ko denborarekin, hirugarren postuan sailkatu da kategoria honetan.