Mugimenduen hezkuntzari buruzko saioa eskainiko du Lore Zainak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 18a, 11:13
Lore Zainak eskainiko du osteguneko hitzaldia.

Ostegunean izango da Lore Zaina elkarteak antolatutako hitzaldia, eta "guraso, hezitzaile eta haurren garapenaz eta ongizateaz arduratzen den orori" dago zuzenduta. Besteak beste, "hiru garunak eta hiru dimentsioak" izango dituzte hizpide.

Lore Zaina Orioko elkarteak mugimenduen hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du ostegunean, otsailak 21. Saioa "guraso, hezitzaile eta haurren garapenaz eta ongizateaz arduratzen den orori" dago zuzenduta. Lore Zainaren arabera, mugimenduem hezkuntzaren teknikak "ezaugarri akademikoak eta kualitate guztiak garatzen" laguntzen die haurrei. Osteguneko hitzaldian, besteak beste, "hiru garunak eta hiru dimentsioak" izango dituzte hizpide: "hauek nola piztu, lasaitu eta askatu" azalduko dute, "ariketa fisikoen eta Hirutasun Esentzien (R) bidez".

18:30ean emango diote hasiera saioari, Zarauzko Gaztelekuan (Zigordia kalea, 43), eta "arropa erosoa" eramateko dei egin dute antolatzaileek. Gazteleraz izango da, eta izena eman daiteke dagoeneko, 655 726 291 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp mezu bat bidalita.

Hona hemen osteguneko hitzaldia aurkezteko Lore Zainak argitaratutako bideoa ikusgai.