Igor Izulainen omenezko golf txapelketa jokatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 18a, 18:11

Larunbatean, otsailaren 23an, Igor Izulainen omenezko Pro-am golf txapelketa jokatuko dute Zarauzko Golfean, egun osoan zehar.

Scramble Handicap modalitateko txapelketa izango da, eta talde profesional batek eta lau amateurrek hartuko dute parte bertan. Zarauzko Golf Elkarteak eta PGA-k antolatu dute txapelketa, eta izena emateko azken eguna osteguna, otsailaren 21a, izango da. Horretarako, info@golfzarautz.com helbidera idatzi beharko da edo 943-83 01 45 telefono zenbakira deitu. Golf Elkarteko bazkide direnek 70 euro ordaindu beharko dute inskripzioa, eta ez direnek, 100 euro.

Hain zuzen ere, aurtengo Kirol Sarietako Galan aipamen berezia eskaini diote joan den urtean zendutako golf jokalari profesionalari.