Hainbat hilabetez Zarauzko norbanako, eragile eta elkarteekin hausnarketa prozesu bat garatu ondoren gauzatu zen Zarauzko Hitza. Zarauzko berriak eta askotariko kontuak euskara hutsean emateko xedez abiatu zen ataria; eta horretan ari da.
Atariak egin duen ibilbide honetan, bisitak eta ikusitako orrialdeak gehitzen ari dira. Esaterako, aurtengo urtarrilean 35.600 bisita, 66.100 orrialde ikusita eta 13.500 erabiltzaile izan ditu. Bisitak %18 igo dira, beraz. Izan ere, iaz hilabete berean, 29.300 bisita, 52.400 orrialde ikusita eta 11.600 erabiltzaile izan zituen.
Tokikom plataformaren barruan dago zarauzkohitza.eus webgunea, eta taldeak etengabe egiten dituen berrikuntzak txertatzen dira Zarauzko webgunean ere. Hala, gaur bertan itxura berriarekin esnatu da zarauzkohitza.eus ataria. Sakeleko telefonoan modu erabilgarrian ikustea da helburua, lehentasuna gailu horiei emanez eta erabilterraztasuna bultzatuz.