Martxoaren 10ean, igandea, izango da Lilatoiaren 30. edizioa, Donostian. 30 urte berdintasunaren sustraiak sendotuz lemapean, 5 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek, 10:30ean hasita.
Zarauztik Lilatoira, Donostiara, joateko autobusa antolatu dute. Izena eman daiteke dagoeneko, Aritzbatalde kiroldegiko harreran.