Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Bideoa: Martxoaren 8rako koreografia prestatu du mugimendu feministak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 20a, 17:24

Martxoaren 8ko greba feministaren prestakuntza lanetan murgilduta daude Zarautzen ere. Besteak beste, koreografia bat prestatu dute, eta ikasteko ondoko bideoa plazaratu dute sare sozialetan.

Izascun Forcada ageri da bideoan dantza erakusten, eta jakinarazi dutenez, ispiluarena egiten du Forcadak.

Greba Feministak Zarautzen izango dituen nondik norakoei buruz gehiago jakiteko, facebook eta twitter kontuak zabaldu dituzte.