Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak 20 urte beteko ditu aurten. Horren harira, marrazki lehiaketa abiatu dute. Parte hartzaileek martxoaren 15era arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera, Gazte Informazio Bulegoan. Irabazleak Murkil dendari elkartearen bono bat eta Nerabe Saskia eskuratuko ditu, eta bestalde, irabazlearen marrazkia erabiliko dute gaztelekuaren urteurrenaren harira egingo dituzten kamisetetan.
Lehiaketan parte hartuko duten egileek gaztelekuko zerbitzua ezagutu beharko dutela adierazi dute antolatzaileek. Lanak originalak izan behar dutela ere nabarmendu dute, eta eskuz, PDF formatuan, JPEG formatuan edo Illustrator formatuan aurkeztu beharko dira. Eskuz egindako marrazkien kasuan, ezingo dute erlieberik izan.