Eulen taldekoak Zumaiako lasterketan izango dira bihar

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 22a, 16:30
Zumaiako lasterketan izango dira Eulen taldekoak. (Jira-Bira)

Euskaldun Txapelketako lehenengo lasterketa puntuagarria izango da. Eulen taldeko 12 txirrindularik parte hartuko dute.

Eulen txirrindularitza taldeak otsailaren 2an eman zion hasiera denboraldi berriari, Ipar Euskal Herrian. Bihar, larunbata, Euskaldun Txapelketako lehenengo lasterketa puntuagarria izango da Zumaian, eta bertan izango dira Eulenekoak.

10:00etan hasiko da proba, eta Zarauzko txirrindularitza taldeko 12 kidek parte hartuko dute: Erasunek, Gurrutxagak, Azkarate anaiek, Lopezek, Ibarluzeak, Jakak, Sarasola anaiek, Gallegok, Kortabarriak eta Mesak.