Karl Lagerfeldi buruzko saioa izango da gaur Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 22a, 16:24

Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, duela gutxi hil den jostunari eskainiko diote gaurko saioa.

Moda diseinuen ingurukoa izango da ostiral honetako Photomuseumeko kultura saioa. Zehazki, Karl Lagerfeld jostunaren ingurukoa. Lagerfelden ibilbidea eta lorpenak landuko dituzte bertan, diseinatzaile lanetan zein argazkilaritzan egin zituen urratsak, besteak beste.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta sarrera doakoa izango da.