Jorge Ignacio Davilak irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 25a, 12:22

Ostiralean banatu zituzten Inauterietako kartel lehiaketako irabazleen sariak. Aurtengoan 37 kartelgilek hartu dute parte Euskaldunak eta udalak elkarlanean antolatutako lehiaketan.

Hiru sari banatu zituzten ekitaldian. Jorge Ignacio Davila izan zen irabazlea, Zarautz bizirik lanarekin. Bigarren saria Jose Angel Ligero Martinezek irabazi zuen, Sardinita lanarekin. Publikoaren saria, berriz, Jone Alberdi Bergararentzat izan zen, Inauteriarg lanarekin.

Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa osatu dute Euskalduna tabernan. Lotura honetan daude ikusgai aurkeztu ziren kartel guztiak.