Aldundian izan dira Lizardi institutuko ikasleak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 26a, 10:15
Gipuzkoako Foru Aldundira irteera egin zuten Lizardi institutuko 100 ikasle inguruk. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Lizardi institutua 2014. urtean batu zen Ogasunaren unitate didaktikora. Proiektu honen helburua "ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea" da.

Atzo, astelehena, Gipuzkoako Foru Aldundian izan ziren Lizardi institutuko 100 ikasle inguru. "Euskal sektore publikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak eta antolaketa" ezagutzeko asmoz bertaratu ziren.

Lizardi institutua 2014. urtean batu zen fiskalitatearen inguruko unitate didaktikora. Proiektu honen helburua "ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko jakintza ikasleengana hedatzea" da, webgune baten bidez, DBH4tik aurrerako ikasleek "kontzientzia fiskala" garatu dezaten.