'Green book' filma emango dute berriro Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 6a, 18:00

Pasa den astean "arrakasta itzela" izan zuela ikusita, berriro ere Green Book filma ikusteko aukera izango da asteburu honetan Modelon.

Aurreko astean banatutako Oscar sarietan pelikula onenaren saria irabazi zuen Peter Farrellyren filmak, eta Kultura Sailak esan duenez, Zarautzen ere "arrakasta" izan zuen filmak.

Hori dela eta, asteburu honetan berriro izango da Green Book ikusteko aukera. Guztira, zortzi aldiz emango dute:

Martxoak 8, ostirala: 19:30ean eta 22:00etan
Martxoak 9, larunbata: 19:30ean eta 22:00etan
Martxoak 10, igandea: 19:30ean eta 22:00etan
Martxoak 11, astelehena: 17:00etan eta 20:30ean