Bideoa: Anjel Lertxundiren kuttunak

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 7a, 10:24

Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz.

Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren, Usua Garinen, Mertxe Aspiazuren, Nerea Loiolaren, Ines Garciaren, Maider Leturiagaren, Yoseba Peñaren, Joseba Velezen, Imanol Epelderen, Joanes Ederraren eta Anjel Lertxundiren Kuttunak jakinarazi dituzte.

Hona hemen Anjel Lertxundiren kultur gomendioaren bideoa. Kultura sailetik iniziatibari heltzeko eta gomendioak Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko deia egin dute.