Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Aldarrikapen feministaz bete dituzte Zarauzko kaleak

19:00etan abiatu dute Martxoaren 8ko mobilizazio jendetsua, Heteropatriarkatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunean! lemapean.

Arratsaldeko tailerrak eta mikro irekia amaitzean, eguneko ekimenik jendetsuenari eman diote hasiera. 19:00etan Lege Zaharren enparantzatik manifestazioa abiatu dute, Heteropatriakatu kapitalistari planto! Bizitzak erdigunean! lemapean. Ehunka eta ehunka pertsonak hartu dituzte Zarauzko alde zaharreko kaleak, mugimendu feministak deitutako grebarekin bat eginez eta herria aldarrikapen feministaz betez.