Artea kalera, ahulenei babesa erakusteko

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 11a, 13:26

Musika Plazan performance saioa egin dute gaur eguerdian Ahalduntze Eskola Artistikoko irakasle eta ikasleek. Musika elizkoiak lagunduta, artelana osatuz joan dira hondarra, buztina eta papera erabilita.

Pertsona ahulenei babesa erakutsi nahi izan diete; zehazki, itsasoz pateretan bizitza galtzen duten pertsonak izan dituzte gogoan. Amaieran, poema bat irakurri dute denen artean.