Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Bihar emango diote hasiera zineforum feministari

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 12a, 10:18

Heteropatriarkatu kapitalistari planto! lemapean, lau zineforum saio antolatu dituzte Zarautzen.

Martxoaren 8an, ostirala, aldarrikapen feministaz bete zituzten Zarauzko kaleak. Milaka izan ziren mugimendu feministak deitutako greba egunarekin bat egin eta kalera atera ziren herritarrak, Heteropatriarkatu kapitalistari planto! lemapean.

Bihar, asteazkena, zineforum feministari emango diote hasiera. Lau saio antolatu dituzte guztira, martxorako eta apirilerako. Modelo aretoan izango dira guztiak, 20:00etan hasita.

Hona hemen egitaraua osorik:

  • Martxoak 13, asteazkena, Excluidas del paraíso. Zuzendaria: Esther Perez de Eulate
  • Martxoak 20, asteazkena, Yes, we fuck (18 urtetik gorakoentzat). Zuzendariak: Antonio Centeno eta Raul de la Morena
  • Apirilak 2, asteartea, 80 egunean. Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga
  • Apirilak 10, asteazkena, The true cost. Zuzendaria: Andrew Morgan