Aitaren Egunaren harira, kanpaina berria abiatuko du Murkilek

Bihartik martxoaren 19ra bitartean, Zarauzko zenbait dendatan Murkil txartelarekin ordaindutako erosketak doan izan daitezke.

Aitaren Egunaren harira, Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak Zarauzko dendetan kanpaina berria abiatuko du bihar, Aitaren Egunera arte. Beraz, bihartik martxoaren 19ra bitartean, Zarauzko zenbait dendatan Murkil txartelarekin egindako erosketak doan izan daitezke.

Izan ere, Murkil osatzen duten dendetako datafonoek zenbait erosketa hautatuko dituzte ausaz, eta hauek ez dira ordaindu beharko. Erosleek unean bertan jakingo dute sarituak izan diren edo ez.

Murkil txartela eskuratzeko, interesa dutenek Nafarroako Caja Ruralera edo elkartearen webgunera (www.murkil.com) jo dezakete.