Kultura Digitalaren Astea ospatuko dute martxoaren 15etik 20ra

Munoa plazan ikasgela ibiltari bat eta karpa bat jarriko dituzte martxoaren 15etik 20ra. Kultura Digitalaren Astea deitu diote egitasmoari eta haur eta nerabeek "teknologiarekiko jarrera sortzaileak" garatzea du helburu.

Gipuzkoako Foru Aldundiarena da egitasmoa, eta interneten erabilera arduratsua sustatzeko asmoz, bost eguneko egitaraua antolatu dute. Egunero, 8Gb-ko hiru pendrive zozkatuko dituzte egunean zehar jardueretan parte hartu dutenen artean.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Martxoak 15, ostirala, autobusean:

  • 10:00. Ateen irekiera eta prentsaurrekoa
  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte). Programatzen ikasten hasteko nazioarteko plataforma horretan oinarritutako programazio saioak, txikienentzat.
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte). Irudiekin programatzen ikasteko saioa. Jolas txikiak programatzeko, gero etxean ikusi ahal izango direnak, baita jolas txiki gehiago sortu ere.
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte). Tresna erraz bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortzeko ikastaroa. Puzzle bidezko programazioaren bitartez bideo jokoak sortzeko lehen urratsak landuko dituzte era intuitibo batean.
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte). Java, C, C++ edo Python bezalako programazio lengoaia profesionalak landuko dituzte tailer horretan Webguneak edo bestelako proiektuak sortzen ikastera bideratutako saioa.

Martxoak 15, ostirala, karpan:

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 16, larunbata, autobusean:

  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 16, larunbata, karpan:

  • 17:00-20:00. Herriko elkarte eta kolektiboen ekintzak.
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 17, igandea, autobusean:

  • 10:00. Code.org (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)

Martxoak 17, igandea, karpan:

  • 10:00-13:00. Herriko elkarte eta kolektiboen ekintzak.
  • 13:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 18, astelehena, autobusean:

  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 18, astelehena, karpan:

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 19, asteartea, autobusean:

  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 19, asteartea, karpan:

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Martxoak 20, asteazkena, autobusean:

  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Martxoak 20, asteazkena, karpan: