Paperezko Lagunek ikasturteko azken hiru irakurketak iragarri dituzte

Paperezko Lagunek ikasturteko azken hiru irakurketak iragarri dituzte

Bernardo Atxagaren, Antonio Tabucchi-ren eta Slavenka Drakulic-en lanak izango dituzte hizpide.

Paperezko Lagunek martxoaren 21ean, osteguna, egingo dute hurrengo saioa. Uxue Alberdiren JenisJoplin liburua landuko du irakurle-taldeak, 19:30ean Garoa liburu-dendan.

Ikasturteko azken hiru irakurketak ere iragarri dituzte dagoeneko; apirilekoa, maiatzekoa eta ekainekoa, alegia. Hona hemen:

  • Apirilaren 17an, asteazkena, Bernardo Atxagaren Lekuak (Pamiela, 2005).
  • Maiatzaren 23an, osteguna, Antoni Tabucchiren Oker ttiki garrantzigabeak (Literatura Unibertsala, 2007). Fernando Rey bertaratuko da saio horretara.
  • Ekainaren 20an, osteguna, Slavenka Drakulic-en Han ez banengo bezala (Pasazaite, 2018).

19:30ean izango dira saio guztiak, Garoa liburu-dendan.