Sexu-Orientazio eta genero-identitateen aurkako gorroto delituen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 13a, 19:00

Zenbait LGTBI errefuxiatu eta ekintzailek hartuko dute parte antolatu duten mahai inguruan. Bertan, errealitate desberdinen inguruko hausnarketa kolektiboa egiteko aukera izango da.18:00etatik 20:00etara iraungo du jardunaldiak. Hemen dago ikusgai egitaraua: 

18:00-18:10. Ongi etorria eta aurkezpena
18:10-18:30. Ikerketaren aurkezpena: Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorrote delituei aurre egiteko estrategiak, begirada orokorra. ALDARTE 2018
18:30-19:50. Gorroto delituen egoera: zer ari da gertatzen? Karen Mejia giza eskubideen defendatzailea eta errefuxiatu politikoa (Honduras) Frantzian, Santiago Carcamo gizon transa eta errefuxiatu politikoa (Honduras) Euskal Herrian eta Danilo Huertas kolonbiarra, FUIPCko lehendakaria eta LGTBI eskubideen defendatzailea. Moderatzailea: Kristina Rueda.
19:50. Agurra