Soinu teknikari ikastaroa izango da bihar Putzuzulon

Soinu teknikari ikastaroa izango da bihar Putzuzulon

Kobazulo Kolektiboaren eskutik, soinu teknikari ikastaroa izango da bihar Putzuzulon. Maila guztietako jendeari zuzenduta egongo da saioa.

Kobazulo Kolektiboak hainbat kontzertu antolatu ditu Putzuzulo gaztetxean, baina oraingoan haratago joan nahi izan dute. Ezagutzak partekatu eta soinu teknikari ikastaroa eskainiko dute bihar Putzuzulo gaztetxean, 18:30etik aurrera.

Maila guztietako jendea ongi etorria izango dela azaldu dute antolatzaileek. "Helburua oinarrizko ezagutzak partekatzea da, kontzertu edo emanaldi sinple batean soinu teknikari lanak egiten ikasteko".

Erlazionatuak

Kobazulo kolektiboa jaio da

Zarautz

Putzuzulo gaztetxeko kontzertu gela atondu dute Kobazulo kolektiboko kideek. Otsailetik maiatzera bitartean lau kontzertu antolatu dituzte, eta bes...