Euskara-prestakuntza eskainiko die UKUEk enpresa txikiei

Euskara-prestakuntza eskainiko die UKUEk enpresa txikiei

Ekiten eta Enpresa Euskaraz Handitzen programak uztartuz, bigarrenez antolatu ditu UKUEk euskara-prestakuntza sendotzeko saioak.

Enpresa txikiei bideratutako euskarazko prestakuntza-saioak antolatu ditu UKUEk. Saio teoriko-praktikoa eta ikastaroa egiteko aukera izango dira.

Saio teoriko-praktikoan hizkuntzen kudeaketa hobetzeko tresnak erakutsiko dizkiete enpresei. Besteak beste, enpresa hobetzeko aukeren identiikazioa, marketina eta publizitatea, ingurune digitala eta idatzizko eta ahozko harremanak. Saioa martxoaren 26an izango da, 13:30etik 15:00etara bitartean, UKUEren egoitzan.

Era berean, lanean idazten diren ohiko testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa ere prestatu dute. Saio horien bidez, testu horiek euskaraz idaztera bultzatuko dituzte Urola Kostako enpresa txikiak. Ikastaro hori hiru egunean egingo dute: maiatzaren 8an, 22an eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara izango dira, UKUEren egoitzan bertan.

Enpresa gehiagorengana iristeko helburuarekin, ekintzaileei bideratutako saioak ere prestatu ditu UKUEk, Ekiten eta Enpresa Euskaraz Handitzen programak uztartuz. Hala, eskualdeko ekintzaileek hizkuntza hobeto kudeatzeko saio teorikoak eta praktikoak izango dituzte. Apirilaren 9an euskaraz eta apirilaren 16an gazteleraz.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da ondoko formularioa betetzea. Informazio gehiago eskuratzeko 943-89 08 08 telefono zenbakira idatzi daiteke edo handitzen@urolakosta.eus helbidera idatzi.