XVI. Aiztondo Klasikoan parte hartuko dute Eulenekoek

XVI. Aiztondo Klasikoan parte hartuko dute Eulenekoek

Villabonan hasi eta Adunan amaituko dute lasterketa, igande honetan. Eulen taldeko zazpi txirrindulari izango dira bertan.

Datorren igandean, martxoak 17, XVI. Aiztondo Klasikoa lasterketa izango da: Villabonan 10:00etan hasi eta Adunan amaituko dute proba, 13:00ak aldera. Lasterketan parte hartuko dute Zarauzko Eulen taldeko zazpi txirrindularik, 23 urtez azpikoak.

Hain zuzen ere, David Etxeberriak honako taldekide hauek deitu ditu Aiztondo Klasikorako: Sarasola anaiak, Kortabarria, Gallego, Mesa, Gurrutxaga eta Lopez.

Pasa den asteburuan, Eulen taldeak bigarren egin zuen Goierriko Itzulian, Urretxun. Hirugarren postua eskuratu zuen Mesa Euleneko kideak.