Liherrek kontzertua eskainiko du Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 21a, 16:00

Gaur bertan jakinarazi ditu Donostiako taldeak kontzertuetarako data berriak, eta haien artean da Zarauzkoa.

Hiru hilabetez zuzenekorik eman gabe egon ostean, Putzuzulo gaztetxean joko du Liher taldeak apirilaren 5ean.

2018an ateratako Tenpluak erre diskaren aurkezpen biraren jarraipen moduko bat izango dela azaldu dute taldekideek, sare sozialetan.