Zibilizazio handietako arte adierazpenen inguruko saioa egingo dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 21a, 18:00

Kultur difusiorako Aula programaren barruan ostiralero gai desberdinak lantzeko saio bat antolatzen dute Photomuseumen. Aste honetan, Zibilizazio handietako arte adierazpenak landuko dituzte.

Zehazki, Errenazimenduko arte adierazpenak landuko dituzte gaur, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.