2019ko TAO bereizgarria apirilaren 25a baino lehen ordaindu beharko da

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 23a, 09:30

Iaz bereizgarriaren ordainketa helbideratu zuten herritarrei martxoaren 29an kobratuko zaie.

Zarauzko Udaleko Mugikortasun sailetik jakinarazi dute TAO bereizgarria eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten zarauztarrek aste honetan bertan hasi dezaketela bereizgarria ordaintzeko tramitea. Alde batetik, iaz ordainagiria helbidertu zuten pertsonei martxoaren 29an kobratuko zaiela jakinarazi dute udaletik, eta bereizgarria beraien etxeetan jasoko dutela, aste honetan bertan.

Zentzu honetan, ordainagiria helbideratzearen garrantzia azpimarratu dute udaletik, honek herritarrari eksintzen  dion "erosotasun eta bizkortasunagatik". Bestalde, ordainagiria helbideratu gabe duten herritarrek, iaz bezala, ordainketa egiteko ordainagiria posta bidez jasoko dute etxean. Urtero bezala, ordainketa egiteko hainbat aukera daude: Nire ordainketa zerbitzuaren bidez Zarauzko Udalaren webgunean, kutxazain automatikoetan, zerbitzu hori eskaintzen duten entitateetan eta Herritarren Arreta Zerbitzuan. Ordainketa burutu ondoren, gutxi gorabehera 15 eguneko epean jasoko dute posta bidez bereizgarria euren etxeetan. Bereizgarriaren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek apirilaren 25a baino lehen burutu beharko dute gestioa.

Azkenik, apirilaren 25etik aurrera, 2018ko bereizgarriak ez duela balioko gogorarazi dute udaletik. TAO bereizgarrien inguruan informazio gehiago nahi dutenek TAO bulegora (Urdaneta kalea, 5) jo dezaketa edo 943-83 22 63 telefono zenbakira deitu.