Babyauto Zarautz Rugby taldeak seigarren postuan sailkatuta bukatu du liga

Zarauzko hitza 2019ko mar. 24a, 14:19

Espainiako Ohorezko B mailan jokatzen du Babyauto Zarautz Rugby Taldeak.

Babyauto Zarautz Rugby taldeak atzo jokatu zuen ligako azken partida, sailkapenaren buruan dagoen Santandergo Bathco Rugby Club taldearen aurka. Santandergo La Albericia zelaian jokatu zuten norgehiagoka, eta kantabriarrak 68-24 emaitzarekin gailendu baziren ere, zarauztarrek seigarren postuan amaitu dute denboraldia.

Zarautz Rugby Taldeak eskerrak eman dizkie taldeko kideei. "Momentu zailak eta ederrak bizi izan ditugu aurten, eta espero dugu etorkizunean hobeak iritsiko direla. Eskerrik asko talde hau zelaian eta zelaitik kanpo osatzen duzuen guztioi. Bultza beltzak beti!".