Ostegun honetan egingo dute ohiko osoko bilkura

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 25a, 14:30

19:00etan izango da saioa, udaletxeko batzar-aretoan. Hona hemen udalbatzarrak bileran jorratuko dituen gai guztiak.

Hilabeteko azken ostegunero bezala, Zarauzko udalbatzarrak ohiko osoko bilkura egingo du datorren ostegunean, martxoak 28. 19:00etan izango da saioa, Zarauzko udaletxeko batzar-aretoan.

Besteak beste, Euskara saileko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak, Kirol saileko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak, Dantza eta Musikako Udal Eskolarako higiezina erosteko konpromisoen akordioa eta Zarautzen adineko mendeko pertsonei zuzendutako egoitza izango dituzte hizpide.

Hona hemen martxoko ohiko osoko bilkurarako gai-zerrenda osorik