Maria Pilar Elias Zarauzko bizilaguna, Espainiako Gorteetarako PPren Gipuzkoako zerrendan bigarren

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 25a, 13:56

Azkoitiko Udalean UCD alderdiko zinegotzi zen eta 1980an ETAk hil zuen Ramon Bagliettoren alarguna da Elias. 1995etik 2011ra PPko zinegotzia izan zen Azkoitiko Udalean, eta Zarauzko bizilaguna da.

Gipuzkoako PPk aukeratu ditu dagoeneko datorren apirilaren 28an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaiak. Hain zuzen ere, Gipuzkoako zerrendan bigarrena izango da Maria Pilar Elias azkoitiarra. Zerrendaburua, berriz, Iñigo Arcauz Donostiako zinegotzi ohia izango da.

Azkoitiko Udalean UCD alderdiko zinegotzi zen eta 1980an ETAk hil zuen Ramon Bagliettoren alarguna da Elias, eta 1995tik 2011ra Azkoitiko Udaleko PPko zinegotzia izan zen.