Erga gailurrera joango dira asteburuan Pagoetakoak

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 25a, 20:00

Irurtzunetik abiatuta, 13 kilometroko ibilbidea egingo dute Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek asteburuan. Erga gailurra igo eta Latasan amaituko dute ibilbidea.

Irurtzun herritik abiatu eta Plazaolako bide berdeari jarraituz Balcon del buitre bisitatuko dute. Ondoren, Ergaraino igoko dira eta Latasara bidea hartuko dute. Guztira, 13 kilometroko ibilbidea izango da, 730 metroko desnibelekoa.

Pagoetakoek azaldu dutenez ibilbideak ez du aparteko zailtasunik. Irteera, ohi bezala, Agoüeseneko biribilgunetik egingo dute, 07:30ean, datorren igandean.