Zarautzen aritu dira lehian kimu eta infantil txirrindulariak

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 26a, 11:04

Larunbat arratsaldean Zarautzen jokatu zen txirrindularitza proba, eta bertan parte hartu zuten Zarauztarra taldekoek ere.

Zuberoa eta Herrikosoro kaleen artean egin zituzten txirrindulari lasterketak joan den larunbatean. 16:30ean kimu mailakoak hasi ziren (11-12 urte) eta ondoren atera ziren errepidera infantilak (13-14 urte).

Neskak eta mutilak batera aritu ziren lasterketan, eta sailkapenetan bereiztu zituzten.

Zarauztarra txirrindulari elkartekoak etxean ibili ziren lehian.