Asteburuko zinema karteldegia

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 27a, 10:03

Martxoaren 30etik apirilaren 1era, bi film eskainiko dituzte: Como entrenar a tu dragon 3 eta Dolor y gloria. Aurrenekoa ikusle guztientzat egokia da, eta bigarrena, berriz, 16 urtetik gorakoentzat.

Martxoaren 30etik apirilaren 1erako Zarauzko zine karteldegia jakinarazi dute. Adin guztietako ikusleentzat egokia den Como entrenar a tu dragon 3 (104 minutu) da filmeetako bat, eta bestea, berriz, 16 urtetik gorakoentzat den Dolor y gloria (108 minutu). Azken hori Pedro Almodovar zuzendari ezagunaren azken lana da, eta martxoaren 22an estreinatu zuten zinemetan.

Ohi bezala, astelehena Ikuslearen Eguna da, eta sarrerak euro bat merkeago salduko dituzte.

Egunak eta orduak

Martxoak 30, larunbata:

  • 16:30ean: Como entrenar a tu dragon 3
  • 19:30ean: Dolor y gloria
  • 22:00etan: Dolor y gloria

Martxoak 31, igandea:

  • 16:30ean: Como entrenar a tu dragon 3
  • 19:30ean: Dolor y gloria
  • 22:00etan: Dolor y gloria

Apirilak 1, astelehena:

  • 17:00etan: Dolor y gloria
  • 20:30ean: Dolor y gloria