Zarauzko Udalak 2017ko maiatzean, proba moduan, Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian ikasteko espazio bat egokitu zuen eta, ikasgela horrek, asteburu honetan bertan irekiko ditu ateak. 2017-2018 ikasturtean jasotako datuak aztertu ostean, 2018ko urrian udalak jakinarazi zuen aretoa ikasgela moduan egokitzen jarraituko zuela, Zarauzko gazteek Sanz Enea liburutegiaz gain, azterketa garaian ikasteko beste gune bat izan zezaten. Hau honela, ikasgela hau Aste Santuan irekitzeko aurreikuspena zuen udalak baina, azken asteetan honen irekiera aurreratzeko eskaera ugari jaso ditu.
Beraz, Aritzbatalde kiroldegiko ikasgelak ondoko ordutegia izango du: martxoaren 30etik apirilaren 22ra, astelehenetik ostiralera 06:15etik 21:30era, larunbatetan 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era eta igandetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Era berean, maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, ikasgela itxita egongo da, baita San Pelaio jaietan ere: ekainaren 25ean ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da eta 26 eta 27an itxita egongo da.
Udaletik gogorarazi dute ikasgela 17 urtetik gorako gazteentzat dela eta beharrezkoa izango dela liburutegiko txartela harreran erakustea ikasgelara sartu ahal izateko.