Gazte Eguna antolatu du Dandak hurrengo larunbaterako

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 29a, 12:19

Egun osoko egitaraua prestatu dute apirilaren 6rako, eta besteak beste, "Polizikletan irteera", herri bazkaria eta kontzertuak izango dira.

Danda Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du hurrengo larunbaterako, apirilak 6. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, "Polizikletan irteera", herri bazkaria eta kontzertuak izango dira. Bazkarirako txartelak laster jarriko dituzte salgai, 6 euroan.

Hona hemen egitaraua osorik:

Zarauzko Gazte Eguneko egitaraua

  • 11:00. Brindisa Putzuzulo Gaztetxean, eta jarraian, Polizikletan irteera. "Ekarri zuen gurpil anitzeko ibilgailuak!"
  • 14:00. Herri bazkaria Frontoi Txikin
  • Bazkariaren ostean, jolasak eta Zaratakun batukada
  • 22:00. Kontzertuak Putzuzulo Gaztetxean: Polybius (rock, Zestoa), Azalera (rock, Ondarroa eta Bolibar) eta Z-Boage (punk rock, Zarautz)
  • Ondoren, musika eta festa