Korrika 2019

Apirilaren 4an emango diote hasiera Zarauzko Korrika Kulturalari

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 29a, 13:00

Apirilaren 4rako, 10erako eta 12rako antolatu dituzte egitasmoak. Apirilaren 4an Garestik abiatuko da 21. Korrika, eta apirilaren 12an helduko da Zarautzera.

Apirilaren 4an, osteguna, Garestik abiatuko da 21. Korrika, eta apirilaren 14an, oigandea, helduko da aurtengo helmugara, Gasteizera. 12an, ostirala, pasatuko da Zarauztik, 13:00etan.

Zarautzen motorrak berotzen hasi dira dagoeneko. Zarauzko Korrika Batzordeak, Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek, Zarauzko Sare Feministak, Motxian Bertso Eskolak eta Putzuzulo Gaztetxeak Korrika Kulturala antolatu dute, eta egitaraua argitaratu dute jada. Apirilaren 4ean emango diete hasiera egitasmo kulturalei.

Zarauzko Korrika Kulturaleko egitaraua

Apirilak 4, osteguna

  • 18:30. Bertso-Korrika tailer musikatua Urpekoak elkartean, Motxian Bertso Eskolaren eskutik. Uxue Alkorta, Markel Eizagirre, Iñigo Mantzisidor Mantxi eta Beñat Jauregi Fede bertsolariek abestuko dute, eta Nora Eizagirre arituko da gitarrarekin. Jone Lizarralde izango da aurkezlea.

Apirilak 10, asteazkena

  • 19:00. Poteo musikatua Musika plazatik abiatuta, Arranoko gitarra-jotzaileen eskutik.

Apirilak 12, ostirala

  • 17:00. Zumba Lege Zaharren enparantzan, Libana Taboadaren eskutik.
  • 19:00. Kontzertuak Putzuzulo Gaztetxean: Optika eta Kokein. Sarrera doakoa izango da.